Urtea hastearekin batera, Herrixen merkatari elkarteak Erregetako zozketa antolatu zuen beste behin, eta urtarrilaren 8ra bitartean herriko dendetan erosketak egin dituzten herritar guztien artean 500 euroko hiru sari zozkatu ditu. Kanpaina amaituta, elkarteak sariak banatu ditu, eta Aldako kristaldegiko zein Alzuaran eta Aizterri Home dendetako hiru bezero izan dira aurtengo saridunak. Horiek 500 euroko erosketa bonu bana eskuratu dute.