Dagoeneko eros daitezke 'Tu Tum Platz' eta 'Go!azen 10.0' ikuskizunetarako sarrerak

Iraia Oteiza 2024ko urt. 16a, 15:47

Otsailaren 3an izango da 'Tum Tum Platz' bakarrizketa saioa, eta otsailaren 17an 'Go!azen 10.0 Basakabitik mundura' ikuskizuna, biak ala biak Baztartxo antzokian. Bietarako sarrerak Entradium atarian eskura litezke, 10 eta 8 euroren truke.

Baztartxo antzokian datorren hilean izango diren bi ikuskizunetarako sarrerak jada eskuragarri daude Entradium atarian. Alde batetik, Jon Plazaolak Tu Tum Platz umorezko bakarrizketa saioa eskainiko du otsailaren 3an, 19:00etan hasita. Plazaolak taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasata, berriro ekin dio bakarrizketa formatuari; hori bai, "23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago", dio ikuskizunaren deskribapenak. Sarrerak jada eros litezke, 10 euroren truke.

Aldiz, Go!azen 10.0 Basakabitik mundura ikuskizunaren emanaldi bikoitza izango da otsailaren 17an Baztartxo antzokian, lehena 16:00etan eta bigarrena 18:30ean. Go!azen telesailak 10 urte eta 100 atal beteko ditu aurten. Hori horrela, hamargarren denboraldiko abesti onenen bilduma kaleratu berri dute, taldekideen ahotsekin eta atzoko zein gaurko musika taldeen egokitzapen berriekin. Denboraldi berriaren baitan bi saio eskainiko dituzte Azkoitian eta horietarako sarrerak 8 euroren truke eskura litezke.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide