Pentsamendu kritikoaz eta egiaz hitzaldia antolatu du Parrokiak

Ane Olaizola

Jon Mentxakatorre. (UEU)

Jon Mentxakatorre filosofia eta hizkuntza zientzietan doktoreak eta Mondragon Unibertsitateko irakasleak eskainiko du Pentsamendu kritikoa eta egia gaur hitzaldia, asteazkenean.

Pentsamendu kritikoa eta egia gaur hitzaldia antolatu du Azkoitiko Parrokiko taldeak datorren asteazkenerako. Jon Mentxakatorre filosofia eta hizkuntza zientzietan doktoreak eta Mondragon Unibertsitateko irakasleak eskainiko du solasaldia Elkarguneko Oteiza aretoan, 19:00etan hasita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide