Anari Alberdik disko berriaren grabaketa lanekin dihardu. Musikari azkoitiarrak sare sozialetan jakinarazi duenez, Cadizen (Espainia) ari dira diskoa grabatzen, eta martxoan aterako da argitara Giza zarata izeneko bere azken lana.
1997an atera zuen lehen diskoa Anarik, Anari izenburuarekin. Ordutik, hainbat disko kaleratu ditu musikariak bakarka nahiz beste musikari batzuekin elkarlanean. 2021ean kaleratu zuen bere azken singlea, Orain entzungo duzun hau izenekoa. Literaturan ere murgildu da azkoitiarra eta bi liburu argitaratu ditu: Gari eta goroldiozko (Susa, 2022) eta Demoliciones controladas (Pepitas de calabaza, 2023).