23. Korrika

Martxoaren 20ko goizaldean iritsiko da 23. Korrika Azkoitira

Onintza Lete Arrieta 2024ko urt. 11a, 12:00

AEK-ko kideak bidegorrian, 22. Korrikaren Azkoitiko azken kilometroa osatzen. (Andoni Elduaien)

Azpeititik iritsiko da oraingoan euskararen aldeko martxa, 05:26 inguruan, eta herrian buelta egin ondoren, Elosutik Bergararantz jarraituko du Korrikak.

Martxoaren 14tik 24ra ospatuko da 23. Korrika, Harro herri lelopean, Irundik (Gipuzkoa) Baionara. Gaur aurkeztu du AEK-k ibilbide zehatza, eta Azkoitira martxoaren 20an, asteazkena, iritsiko da. Zehatzago esanda, asteazken goizaldean iritsiko da herrira Korrika, 05:26 inguruan.

Azpeititik barna ailegatuko da oraingoan euskararen aldeko martxa, eta Elosutik irtengo da Bergararantz.

AEK-k jakinarazi du otsailaren 1ean zabalduko duela kilometroak erosteko epea, eta azpimarratu du Korrikaren App-an hainbat berrikuntza egin dituztela. Batetik atal berriak izango ditu; adibidez, Korrika Laguntzaile txartela txertatuta dakar, eta aplikazioaren barruan eramateko aukera eskaintzen du, sakelakoan bertan. Horrez gain, astero Korrika Laguntzaileen artean egiten diren zozketak eta irabazleak erakusten dira bertan. Ibilbideari lotuta, Korrika zuzenean jarraitzeko aukera emango du: furgonetaren geolokalizazioaren bidez, korrikalariek jakingo dute Korrika aurrerapenez ala atzerapenez datorren.

Honakoa da Korrikak Azkoitirako prestatu duen ibilbide zehatza:

  • 05:26. GI-2634, Azkoitiko kartelaren parean.
  • 05:29. GI-2634, Super BM.
  • 05:31. Julio Urkixo hiribidea, 40.
  • 05:32. Julio Urkixo hiribidea, 20.
  • 05:35. Kale Nagusia, 95.
  • 05:36. Kale Nagusia, 59.
  • 05:38. Kale Nagusia, 17.
  • 05:40. Altzibar Hiribidea, 6.
  • 05:42. Altzibar Hiribidea, 23.
  • 05:45. Zumarraga errepidea, 45.
  • 05:50. GI-3750, Elosuko bidegurutzea.
  • 05:55. GI-3750, Euzkitzeko bidegurutzea.
  • 05:59. GI-3750, Zabaletabidekoa bidegurutzea.
  • 06:04. GI-3750, Txabolatxoa.
  • 06:10. GI-3750, Korteta baserria.
  • 06:14. GI-3750, Etxostako bidegurutzea.
  • 06:21. GI-3750, Otolarrerako bidegurutzea.
  • 06:26. GI-3750, Añadegirako bidegurutzea.
  • 06:32. GI-3750, Kortarako bidegurutzea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide