Anaitasunaren gizonen lehen taldeak galdu egin zuen atzo, igandea, Alaves C taldearen aurka jokatutako partida. Denboraldiko hamabosgarren neurketa ezin hobeto hasi zuten gorrixek, eta 5. minuturako sartu zuen Pastrianek Anaitasunaren lehen gola. Handik laster iritsi zen gorrixen bigarren gola, Xabi Soralucek 16. minutuan sartua. Markagailua 2 eta 0 alde zutela iritsi ziren azkoitiarrak atsedenaldira.
Bigarren zatian, ordea, egoera okertu zitzaion Anaitasunari eta babazorroek markagailua iraultzea lortu zuten. Alavesek bi gol jarraian sartu zituen, bata 72. minutuan eta bestea 74. minutuan; eta 82. minutuan iritsi zen babazorroen hirugarrena, penaltitik. Sei minutuko luzapenean ere tentsioa izan zen nagusi Txerloian: 91. minutuan, gasteiztarrek laugarren gola sartzea lortu zuten, eta 94. minutuan sartu zuen Anaitasunak bere hirugarren gola, Pastrik sartua. Azkenean, gorrixek ezin izan zuten garaipena eskuratu eta 3 eta 4 galdu zuten norgehiagoka.
Anaitasunako emakumeen lehen taldeak, bestalde, atsedena izan du pasa den asteburuan.