Euria goian behean eginagatik, Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek urteroko bisita egin zuten atzo iluntzean Urola Kostara. Trenez, zaldiz, itsasontziz zein oinez, ahal zuten moduan iritsi ziren toki bakoitzera, eta herri gehienetan ohi baino ibilbide motzagoak eta eguraldiak baldintzatutako geldialdiak egin zituzten arren, herri guztietan hartu zuten beta zain zituzten dozenaka eta dozenaka haurrekin minutu batzuk egoteko eta haiei hitz batzuk esateko.
Aian, Aizarnazabalen, Azkoitian, Azpeitian, Getarian, Orion, Zarautzen, Zestoan eta Zumaian izan ziren, eta ondoko bideoan ikus daiteke herri bakoitzean zer giro magiko sortu zuten.