Asteratera bitartean hiru film ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian: Teddy, la magia de la Navidad haurrentzako filma, Ocho apellidos marroquis eta Fallen leaves. Alvaro Fernandez Armero zuzendari espainiarraren umorezko filmarekin hasiko dira asteburuko zinema saioak, gaur arratsaldean. Hain zuzen ere, gaur 19:30ean botako dute filma, eta baita bihar 19:30ean eta astelehenean 20:00etan ere. Teddy, la magia de la Navidad haurrentzako filma, berriz, bihar arratsaldean izango da ikusgai, 17:00etatik aurrera. Azkenik, Fallen leaves astearteko zineforum saioan botako dute, 20:00etan hasita.