Errege Magoek ohi baino ibilbide motzagoa egingo dute

Aitziber Arzallus 2024ko urt. 5a, 11:55

Iazko Errege Magoen kabalkadaren une bat. (Ane Olaizola)

Eguraldi "oso txarra" iragarri dute arratsalderako, eta horregatik erabaki dute ibilbidea moztea. Errege Magoak Santa Klara komentutik 19:30ean abiatuko dira, eta Plazaberritik barrena, plazara iritsiko dira. 

Arratsalderako eguraldi "oso txarra" iragarri dutenez, Errege Magoen desfilea antolatzeaz arduratzen den Sustatuz elkarteak kabalkadaren ibilbidea moztea erabaki du. Horrela, kabalkada Santa Klara komentutik abiatuko da 19:30ean, eta Plazaberritik barrena, plazara iritsiko da. Errege Magoek zaldiz egingo dute plazara arteko bidea, eta udaletxeko balkoira igoko dira haurrak agurtzera. Jarraian, plazatik parroki atarira oinez joango dira, Jesus haurra gurtzera.

Aurrez, 16:30etik 18:30era, Errege Magoen pajeak eliza atarian egongo dira haurren gutunak jasotzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide