Dozenaka haur eta familia bildu dira gaur, osteguna, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan, Ipurbeltz zozoak beleari haurrentzako emanaldia ikusteko. 17:00etan hasi da Azkoitiko Udaleko Gazteria sailak Gabonetarako antolatutako azkenetako emanaldia.
Gaurko ikuskizunean Zuhaitz eta Arbi izan dira protagonistak. Bi lagunek ez dute batak bestearen ikuspuntua ulertu, eta azkenean, elkarri barre eginez igaro dute arratsaldea; izan ere, ikuskizunarekin nabarmendu nahi izan dute pertsona asko bizi dela munduan, eta bakoitzak kolore ezberdin batekin ikusten dituela gauzak.
Baina bizitza jakintsua izanik, elkarrekin lan egin dute Elkargunean. Hasiera batean arazoa zirudiena, ikasketa handi bihurtu dute bi lagunek. Jolasaren, umorearen eta errespetuaren bidez, kolore eta ideia guztiak sartzen diren ostadarraren mundua haurrei zein familiei ikusaraztea lortu dute.