Aliren hainbat margolan ikusgai daude Etxe-Beltz aretoan

Ihintza Elustondo

Hainbat herritar 'Ali' erakusketa bisitatzen. (Ane Olaizola)

Azkoitian bizi den artistaren hainbat lan koloretsu aurki daitezke erakustokian, igandera bitartean.

Iñaki Zabala Ali margolariaren erakusketa ikusgai dago Etxe-Beltz aretoan. Azkoitian bizi den artistaren hainbat lan koloretsu aurki daitezke bertan. Abenduaren 24an zabaldu zuten mostra, eta urtarrilaren 7ra –igandea– bitartean bisitatu ahal izango da, astegunetan, 18:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan, honako ordutegi honetan: 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

(A. O.)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide