Tta-kun areto futbol taldea, Gipuzkoako Kopako txapeldunorde

Ane Olaizola 2023ko abe. 31a, 08:20

Tta-kun areto futboleko kideak, atzean zaleak zituztela, atzo, Donostian. (Utzitakoa)

Tta-kun areto futbol taldeak Gipuzkoako Kopako Final Fourra jokatu zuen atzo Donostian, eta Herrikide taldearen aurka finalerdia irabazi eta gero, finala jokatzeko aukera izan zuen Afantxo taldearen aurka. Dena den, Pasaiako taldeak 4-1 irabazi zion Azkoitikoari. 

Tta-kun areto futbol taldeak Gipuzkoako Kopako Final Fourra jokatu zuen atzo, larunbata, Donostian, joan den hilean horretarako txartela lortu eta gero. Azkoititik Gipuzkoako hiriburura joandako dozenaka zaleen babesa izan zuten azkoitiarrek finalerdian zein finalean. Izan ere, finalerdian Herrikide taldea garaitu ondotik, finalera sailkatu zen Azkoitiko taldea, eta hark Afantxo taldearen aurka jokatu zuen azken norgehigoka. Ordea, Pasaiako taldeak nagusitasunez irabazi zion Tta-kuni, eta azkoitiarrek ezin izan zuten Gipuzkoako Kopa etxeratu. 

Gipuzkoako Kopako Final Fourra hasteko, Herrikide taldearen aurka finalerdia jokatu zuen Tta-kunek, eta golik gabeko partidaren ostean, taldeak aurrera egitea lortu zuen penaltien tartean. Finalean, berriz, azkoitiarrak irabazten hasi ziren, Mikel Barqueroren golari esker, baina ondoren Afantxo taldearen golak iritsi ziren, eta markagailua 4-1 zela, Gipuzkoako Kopako txapeldunorde geratu zen Tta-kun taldea. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide