Udazkeneko Txapelketa Mistoko finalak jokatu dituzte Txerloian

Ane Olaizola 2023ko abe. 30a, 15:57

Udazkeneko Txapelketa Mistoko finalistak eta antolatzaileak. (Txarloia tenis kluba)

Urrearen kategorian, Jon Orbegozo jokalariak eskuratu du lehen postua; zilarrean, Joanes Azkuek; eta brontzean, Xuban Quintana izan da garailea. 

Txerloia tenis klubak antolatuta, Udazkeneko Txapelketa Mistoko finalak jokatu dituzte gaur goizean Txerloiko pistetan, eta urrearen kategorian, Jon Orbegozo jokalariak eskuratu du lehen postua, Unai Alkorta mendean hartu ostean. Zilarrean, Joanes Azkue Lara Martini nagusitu zaio, eta brontzean, Xuban Quintana izan da garaile, Jakes Alberdiri irabazi eta gero. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide