Iker Vicentek erronka bota dio Julen Alberdi 'Txikia IV.'ari

Ane Olaizola 2023ko abe. 29a, 16:17

Alberdi, aurtengo San Andres egunean, plazan. (Mailo Oiarzabal)

60 ontzako 20 enbor mozteko apustua egitea proposatu dio Vicentek Alberdiri, alde bakoitzak 9.000 euro jarrita.

Iker Vicente aizkolari otsagabiarrak desafioa bota dio Julen Alberdi 'Txikia IV'.ari. 60 ontzako 20 enbor mozteko apustua egitea proposatu dio Vicentek Alberdiri, alde bakoitzak 9.000 euro jarrita. 18.000 euro leudeke jokoan, beraz.

Aizkolari nafarrak gaur eguerdian luzatu dio erronka azkoitiarrari, eta eguna zehaztu ez badu ere, datorren urteko lehen lauhilekoan egitea proposatu du. Vicentek urtarrilaren 5erako deitu du Alberdi Tolosako Kantabrikon, 18:30etik 19:00etara artean, eta aizkolariak han saiatuko dira erronka adosten.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide