Zabaldu dute Miguel Zubizarreta 'Azkoitia 700. urteurrena' erakusketa

Ane Olaizola 2023ko abe. 29a, 09:23

Juan Buatista Mendizabal Ondare zinegotzia, Miguel Zubizarreta margolaria eta Ana Azkoitia alkatea, atzo, inaugurazioan. (Azkoitiko Udala)

Herriko historialariek artxibategietan egindako ikerketak oinarri hartuta, oleoarekin egindako margolanak jarri ditu Zubizarretak ikusgai urtarrilaren 7ra artean. 

Azkoitiak 700 urte betetzear dituela, haren urteurrena ardatz duen erakusketa zabaldu du Miguel Zubizarreta margolari azkoitiarrak Portaleburu erakustokian. Azkoitia 700. urteurrena izenpean, gai historikoekin osatutako bilduma ikusgai dago atzotik urtarrilaren 7ra bitartean. 

Herriko historialariek artxibategietan egindako ikerketak oinarri hartuta, oleoarekin egindako margolanak jarri ditu Zubizarretak ikusgai, idatzizko dokumentazioa dokumentu grafiko bihurtuz. Ostegunetik igandera bitartean, 18:00etatik 20:00etara zabalduko dute erakusketa, eta larunbat eta igandeetan eta urtarrilaren 1ean goizez ere irekita egongo da, 12:00etatik 14:00etara.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide