Zabaldu dute Gabonetako haurren parkea

Iraia Oteiza 2023ko abe. 27a, 18:00

Askotariko puzgarriak eta jolasak jarri dituzte Elkarguneko kantxa nagusian. Urtebetetik 12 urtera bitarteko haurrek izango dute parkeaz gozatzeko aukera hilaren 29ra arte. Goizetan 10:00etatik 13:00etara egongo da zabalik; eta arratsaldetan 16:00etatik 20:00etara.

Zabaldu dute Azkoitian haurrentzako Gabonetako parkea. Ohi bezala, Elkarguneko kantxa nagusian jarri dituzte askotariko puzgarriak eta jolasak, eta abenduaren 29ra arte izango dute herriko haurrek eta gaztetxoek hara joateko eta gozatzeko aukera.

Urtebetetik 12 urtera bitarteko umeentzako askotariko jolasak zein puzgarriak jarri dituzte. Goizeko sarrerak bi euroko prezioa du, eta arratsaldekoak hiru eurokoa. Hiru egunetarako bonoa egiteko aukera ere izango da hamabi euroren truke. Goizetan 10:00etatik 13:00etara egongo da zabalik parkea, eta arratsaldetan 16:00etatik 20:00etara.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide