Anaitasunaren emakumeen lehen taldeak puntu bat eskuratu du denboraldiko hamaseigarren neurketan. Atzo, larunbata, Txerloian jokatutako partidan, binako berdinketaren amaitu zuten partida Anaitasunak eta Hernanik.
Ezin hobeto hasi zuten partida gorrixek, eta 10. minuturako sartu zuen Oihanak Anaitasunaren lehen gola. Berehala iritsi zen gorrixen bigarren gola, Junek 22. minutuan sartua. Hala ere, Hernanik errakzionatu egin zuen eta partida berdintzea lortu zuen, 23. minutuan eta 34. minutuan sartu zituen bi golei esker. Bigarren zatian gorrixek aukera bat baino gehiago izan zituzten arren, ez zuten lortu hiru puntuak etxeratzea. Azkenean, norgehiagoka 2-2 amaitu zuten.
Anaitasunako gizonen lehen taldeak, bestalde, atsedena izan du aste honetan.