Parrokiako aurtengo Jaiotza inauguratu dute

Iraia Oteiza 2023ko abe. 24a, 10:30

Ekitaldi berezi batekin inauguratu zuten Jaiotza atzo, larunbata, Andre Mariaren Jasokundeko Parrokian, eta dagoeneko ikusgai dago herritar ororentzat.

Andre Mariaren Jasokundeko Parrokiak Gabonetako Jaiotza inauguratu zuen atzo, larunbata. Azken asteetan aritu dira parrokiako arduradunak Jaiotza muntatzeko lanetan, eta ekitaldi berezi batekin zabaldu zuten hura. 1762an, Xabier Munibe Peñafloridak Jaiotzaren aurrean kantatzeko bertsoak egin zituen eta horiek abestu zituzten zenbait haurrek Jaiotzaren aurrean. Peñafloridak egindako bertsoen egiazko doinua ezagutzen ez zutenez, Olentzero doinuan abestu zituzten bertso horiek.

Aurtengo Jaiotzak badu berezitasun bat. Palestinari aipamen berezia egin nahi izan dio Azkoitiko Parrokiak, eta Jaiotzaren zati batean Gazako egoera irudikatu nahi izan dute.

Herritar orok izango du Gabon hauetan parrokiako Jaiotza bisitatzeko aukera.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide