Lizentziak berritzeko epea zabaldu du Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak

Iraia Oteiza 2023ko abe. 22a, 13:27

Lizentzien eskaerak egiteko epea urtarrilaren 7an amaituko da. Eskaera guztiak helbide elektroniko bidez egin beharko dira.

Urtea amaitzera doanez, ohiko modura, lizentziak berritzeko epea zabaldu du Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak. Aurreko urtean bezala, aurtengoan ere formatu digitala izango du lizentziak. Ondorioz, helbide elektronikoak eguneratuta izan behar dira, tramiteak egin ostean, hara bidaliko direlako lizentziak.

Txirrindulari elkarteak jakinarazi duenez, 160 euroko balioa izango du lizentziak, baina iaz kendu zuten klubeko urteko 10 euroko kuota gehituko zaio zenbateko horri. Beraz, 170 euro ordaindu beharko da lizentzia berritzea. Ordainketa banketxe bidez egin beharko da.

Lizentzien eskaerak egiteko epea urtarrilaren 7an amaituko da. Eskaera guztiak helbide elektroniko bidez egin beharko dira, ordainketa agiria ere atxikita bidaliz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide