Zein da 'mazkalgurie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2023ko abenduaren 22a

Maxixatzenek, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'txixe' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, 'mazkalgurie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Mazkalgurie hitzak alfergura esan nahi du. Adibidez, honela esan ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Nekaute naonin mazkalgurie sartze zat".
  • Euskara batuan: "Nekatuta nagoenean alfergura sartzen zait".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide