Olentzerok eta Mari Domingik geldialdia egingo dute Azkoitian aurten ere, etxeko txikienen eskutitzak jasotzeko eta elkarrekin kalejira egiteko. Adi egon beharko dute azkoitiarrek 11:30 aldera; San Martin ermitako kanpaiak joko du orduan, eta horrela jakingo dute Olentzero eta Mari Domingi heldu direla.
Ordubetez jardungo dute herrian zehar kalejiran Abarketatxo ludotekako haur eta familiekin batera, Gabon kantuak abesten. 12:30ean, aldiz, eliz atarira gerturatuko dira biak, eta haurrek eskutitzak emateko aukera izango dute orduan.