Aurtengo Kirolari Onena izendatuko du bihar Azkoitiko Udalak, 19:30ean udaletxean egingo duen ekitaldi irekian. 21 kirol diziplinetan aurtengo denboraldian gailendu direnei omenaldia egingo die erakundeak bertan, bakoitzari oroigarri bana emanaz. Horrez gain, horietako hautagai batek edo talde batek Urteko Kirolari Onenaren saria jasoko du, eta bozketa bidez aukeratuko dute hura. Ohi bezala, izendapena jasotzeko hautagai eta ekitaldira joaten diren kazetari bakoitzak boto bana izango dute, eta udaleko ordezkariek bina boto.
Aurten, lehendabizikoz, kriketa gehitu da Urteko Kirolari Onenaren izendapenera, eta kirol egokitua ere sartu dute. Udalak gogoratu du nahi duen oro dagoela ekitaldira gonbidatuta.