Autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Lurraldebusek Gabonetan

Maialen Etxaniz 2023ko abe. 20a, 15:30

Aldaketak izango dira abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean. Zenbait lineatan zerbitzuak murriztuko dituzte. Era berean, gaueko zerbitzu bereziak eskainiko dituzte hilaren 24an eta 31n, Azkoitia eta Zestoa artean.

Gabonetan ordutegi aldaketak izango dira Lurraldebusen linea nagusienetan. Hain zuzen, abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean ezohiko ordutegia izango dute honako linea hauetan: UK01 (Donostia-Azkoitia), UK02 (Azpeitia-Errezil eta Azkoitia-Tolosa), UK03 (Azkoitia-Zarautz), UK04 (Azpeitia-Beizama), UK05 (Azpeitia-Ermua) eta UK06 (Zumarraga-Zumaia).

Abenduaren 24an eta 31n lehenago eskainiko dute azken zerbitzua linea guztietan; aldiz, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean beranduago hasiko dira lehen autobusak. Horrez gain, hainbat zerbitzu ezeztatu egin dituzte. 

Ordutegietan aldaketak egin ez ezik, gaueko autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Lurraldebusek Azkoitia eta Zestoa artean, abenduaren 24ean eta 31n. Egun horietan, 01:00etan hasita, orduro aterako dira autobusak Azkoititik zein Zestoatik. 

Hona hemen ordutegien aldaketak eta gaueko zerbitzu bereziak: 

Gaueko zerbitzu bereziak

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide