Azkoitiko Gazte Asanbladaren eskutik, zuzenbideari buruz arituko dira solasean datorren ostiralean, San Martin auzoko Ardatz elkartean. Hain zuzen, gaur egun zuzenbidearen egitekoa zein den izango dute hizketagai, eta horrek herrian nola eragiten duen ere azalduko dute, 19:00etatik aurrera. Ondoren, afaria egingo dute elkartean, eta inork joateko asmorik badu, sare sozialen bidez harremanetan jar dadina eskatu du taldea.