Maite Lopez Las Heras idazle azkoitiarrak Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketa irabazi du. Joan zen larunbatean egin zuten sari banaketa ekitaldia Oreretako Reina aretoan, eta han jaso zuen saria azkoitiarrak.
Ereintza Elkarteak antolatzen du sariketa, eta munduko hainbat txokotara zabaltzen dute. Aurten, 500dik gora lan jaso dituzte, baina gehienak gaztelerazkoak. Lopez Las Herasek euskarazko sailean aurkeztu zuen ipuina, eta haren lana nabarmendu du epaimahaiak. Hain zuzen, Urrats Galduen Lorratzean ipuinarekin irabazi du sariketa Azkoitikoak, eta 800 euroko diru saria jaso du.
Guztira, euskarazko hogei ipuin eta gaztelaniazko 554 lan aurkeztu dituzte 2023ko Errenteria Hiria ipuin lehiaketara.