Aniztasun funtzionala duten haurrentzako kulunka berria jarri dute Jausoroko parkean

Iraia Oteiza 2023ko abe. 18a, 15:37

Aniztasun funtzionala duten haurrentzat egokitutako kulunka berria, Jausoron. (Azkoitiko Udala)

Gaztaneneako parkean dagoena ere kontuan izanda, aniztasun funtzionala duten haurrentzat egokitutako bi kulunka daude Azkoitian.

Aniztasun funtzionala duten haurrentzat egokitutako kulunka berria jarri du udalak Jausoroko parkean, inklusioaren alde aurrera egin nahian. Udalak jakitera eman duenez, elementu integratzailea eta irisgarria denez, gisa horretako kulunka herriko bigarren parke batean ezartzea erabaki du. Honenbestez, Gaztaneneako parkean eta Jausorokoan aurki daitezke aniztasun funtzionala duten haurrentzako kulunkak. Udalak parkeko elementu berria zaintzeko eta erabilera egokia emateko eskatu du; izan ere, Gaztaneneako kulunka hainbatetan konpondu edo aldatu behar izan dute, erabilera desegokiren ondorioz puskatu egin izan dutelako.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide