Jone Zabaleta korrikalari azkoitiarrak Irungo (Gipuzkoa) IX. Super Amara Gabonetako Krosa irabazi zuen atzo, larunbata. Bost kilometroko proba da Irungoa, eta 17.02 denbora egin zuen Zabaletak Irunen. Iaz gezala, Betty Urruty sailkatu zen bigarren (17.14) eta Ane Zabala hirugarren (17.45). Gainera, lasterketa horretan emakumeek inoiz egindako denbora onena ezarri du azkoitiarrak. Hain justu, Sara Villasantek iaz egindako denbora bi segundoan hobetu du Zabaletak.
Aste honetan bertan itzuli da Zabaleta AEBetatik, baina ez esku hutsik; izan ere, Miamin hamar kilometroko lasterketa bat irabazi zuen orain dela aste batzuk. Euskal Herrira itzuli eta"proba" egitea nahi izan zuen atzo azkoitiarrak, eta ezin hobeto aritu zen Irunen. Hurrengo lasterketa abenduaren 22an, ostiralez, izango du Zabaletak; hain justu, 3.000 metroko proba jokatuko du Donostiako estalitako pistan.