'Santa is coming' ikuskizuna eskainiko du Kids&Us akademiak bihar

Ane Olaizola 2023ko abe. 15a, 10:11

Aurreko ikuskizun bateko irudia. (Kids&Us akademia)

Gabonetako ikuskizuna eskainiko du Kids&Us ingeles akademiak bihar. Elkargunean izango da emanaldia, 18:00etan, eta sarrera doakoa izango da herritar guztientzako. 1 eta 10 urte arteko haurrei dago zuzenduta ikuskizuna.

Kids&Us ingeles akademiak Santa is coming ikuskizuna antolatu du biharko, Elkargunean. 18:00etarako jarri dute hitzordua, eta dantzak, musika eta antzerkia uztartuko dituzte. Ekitaldia 1 eta 10 urte arteko haurrei zuzenduko diete, baita haien familiei ere. Akademiak adierazi du sarrera doakoa dela.

Ikuskizuna Gabonen bueltan irudikatuko dute, eta hori horrela, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da. Gainera, Bizarzuriren elfo laguntzaileek zenbait koreografia dantzatuko dituzte. Era berean, Bizarzurik biharko ikuskizunean parte hartuko du, eta hark txikienen ametsak zein diren ezagutuko ditu haiek idatzitako gutunak jasota. Halaber, Bizarzurik haurrei oparia emango die bueltan. Zozketak ere egingo dituzte biharko ikuskizunean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide