Gabonetako karate jaialdia egingo du arratsaldean Kanku eskolak

Ane Olaizola 2023ko abe. 15a, 10:02

Karate txapelketa bateko irudia. (Ane Olaizola)

Azkoitiko Kanku karate eskolak gaur arratsaldean, 19:00etan, Gabonetako karate jaialdia eskainiko du Elkargunean.

Gabonetako karate jaialdia egingo du gaur arratsaldean Kanku eskolak. Elkarguneko kantxan arituko dira eskolako karatekak azken hilabeteetan ikasitako trikimailuak eta giltzak herritarrei erakusten. 19:00etan hasiko da arratsaldeko jaialdia, eta sarrera doakoa izango da bertaratu nahi duten guztientzat.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide