"Estatus politiko berri baterako aukerak" izango ditu hizpide Juanjo Alvarezek asteartean, Elkargunean

Maialen Etxaniz

Juanjo Alvarez. (Utzitakoa)

Azkoitiko EAJk antolatuta, hitzaldia eskainiko du Alvarezek Elkarguneko Oteiza aretoan, 18:30ean hasita. Alvarez Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean.

Abenduaren 19an, asteartez, Juanjo Alvarezek hitzaldia eskainiko du Azkoitiko Elkarguneko Oteiza aretoan, Estatus politiko berri baterako aukerak izenburupean. Hitzaldia irekia izango da, eta 18:30ean hasiko da. 

Juanjo Alvarez Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Globernance-Gobernantza Demokratikoaren Institutuko idazkaria ere bada. 2015ean, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien saria jaso zuen. Azkoitiko EAJk antolatu du hitzaldia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide