Azkoitiko Misio Taldeak bidezko merkataritzaren denda zabalduko du beste urte batez Gabonen atarian. Bihar zabalduko dituzte ateak Portaleburu erakustokian, eta hilaren 23ra arte, herrialde pobretan ekoitzi dituzten eta bitartekaririk gabe salduko dituzten produktuek beteko dute aretoa, hala nola jakiek, jostailuek, arropak, jolasek eta dekoraziorako objektuek.
Astelehenetik ostiralera bitartean, goizez 10:30etik 12:30era zabalduko dute saltokia, eta arratsaldez, 17:00etatik 19:30era bitartean. Larunbatetan, berriz, goizez irekiko dute soilik, baina 10:30etik 12:30era aldera artean.