San Jose egoitzako langileek elkarretaratzea egingo dute ostiralean

Iraia Oteiza

San Jose egoitzako langileen elkarretaratze baten irudia. (Anartz Izagirre)

Lanaldi osoko bi lanpostu kenduko dizkietela eta zaintzaren kalitatea "gero eta okerragoa" dela salatzeko elkartuko dira.

San Jose egoitzako langileek elkarretaratzea egingo dute ostiralean, bizi duten egoera "prekarioa" salatzeko. 17:15ean elkartuko dira, eliz atarian.
 
Langileek jakitera eman dutenez, egoitza kudeatzen duen Biharko enpresak lanaldi osoko bi lanpostu kendu nahi dizkie. Horrek zerbitzuaren kalitatea "guztiz kolpatuko" duela salatu dute. Bestetik, zaintzaren kalitatea "gero eta okerragoa" dela adierazi dute, eta hori lan baldintza "kaskarrak" dituztelako gertatzen dela ondorioztatu dute langileek.
 
Horrenbestez, San Jose egoitzan murrizketarik ez! lelopean, kontzentraziorako deia luzatu dute.
 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide