Gizarte zerbitzuei buruzko hitzaldia eskaini du Iñaki Lasak

Iraia Oteiza

'Gizarte Zerbitzuak gertutik!' hitzaldiko irudi bat. (Azkoitiko Udala)

Azkoitiko Udaleko Gizarte Ongizate saileko arduradun teknikoak Gizarte Zerbitzuak gertutik! saioa eskaini zuen atzo Elkargunean. Azkoitia Lagunkoiak udalarekin elkarlanean antolatutako hitzaldia izan zen. 

Gizarte Zerbitzuak gertutik! hitzaldia eskaini zuen atzo arratsaldean Iñaki Lasa Azkoitiko Udaleko Gizarte Ongizate saileko arduradun teknikoak. Gizarte Zerbitzuen inguruko datuak eta informazioa jasotzeko aukera izan zuten Elkargunera bertaratu ziren herritarrek. Azkoitia Lagunkoiak udalarekin elkarlanean antolatutako saioa izan zen atzokoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide