'Robot dreams' eta 'Wonka' filmak eskainiko dituzte asteburuan Baztartxon

Iraia Oteiza

'Wonka' filmaren irudi bat.

Igandean eta astelehenean emango dituzte bi filmak. Larunbatean ez da film emanaldirik izango, Golden Apple Quartet taldeak kontzertua eskainiko baitu herriko antzokian.

Datozen egunetan Robot dreams eta Wonka filmak ikusi ahal izango dira Baztartxo antzokian. Helduei zuzendutako Wonka filma bi egunetan ikusteko aukera izango da: igandean 19:30ean eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Bestalde, umeei zuzendutako Robot dreams animaziozko filma emango dute igandean, ohiko moduan, 17:00etan.

Larunbat honetan ez da film emanaldirik izango, Golden Apple Quartet taldeak kontzertua eskainiko baitu Baztartxon.

Hemen bi filmen bideo aurrerapenak:

  • Wonka

  • Robot dreams

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide