Hainbat entzunaldi eskainiko ditu Bizkargik egunotan

Ane Olaizola 2023ko abe. 11a, 11:49

Lehen hiruhilekoari amaiera emateko, Gabonetako entzunaldiak antolatu ditu musika eskolak.

Ikasturteko lehen hiruhilekoa amaitzeko, Gabonetako hainbat entzunaldi antolatu ditu Bizkargi musika eta dantza eskolak datozen egunetarako. Batetik, pianoko ikasleek kontzertua eskainiko dute ostiralean, 18:00etan hasita, Elkarguneko Oteiza aretoan. Bestetik, datorren astelehenean, hilaren 18an, hainbat musika tresna ikasten ari diren ikasleek beste emanaldi bat eskainiko dute, 19:00etan, leku berean. Herritar oro gonbidatu dituzte entzunaldietara.

Horrez gain, hilaren 20an, asteazkenez, barne entzunaldia izango da musika eskolaren entsegu gelan, eta han parte hartuko dute Banda Gazteak, biolin taldeak eta Musika Tailerretako eta instrumentu ezberdinetako hainbat ikaslek. 17:15ean hasiko da saioa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide