Beristainek 'To bird or not to bird' filmerako egindako musika saritu dute Aguilar jaialdian

Ane Olaizola 2023ko abe. 11a, 12:00

To bird or not to bird film laburrak Musika Original Onenaren saria jaso du Aguilar film laburren jaialdian, eta irabazleei banatzen dien urrezko arranoa jaso du konposatzaileak.

Joseba Beristain konposatzailearen lanek sariak irabazten jarraitzen dute. Oraingo honetan, Palencian (Espainia) saritu dute azkoitiarra; Aguilar film laburren jaialdian, hain zuzen ere. Beristainek musika jarri dion To bird or not to bird film laburrak Musika Original Onenaren saria jaso du, eta horrenbestez, saridunei banatzen dien urrezko arranoa eskuratu du musikariak. 

Ez da Beristainek film labur berarengatik jaso duen aurreneko saria: joan den hilean, esaterako, sari bera eskuratu zuen Alcine 52 film laburren lehiaketan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide