Azkoitia Gukaren zozketak

Maxixatzenek Golden Apple Quartet taldearen emanaldirako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean

Erredakzioa

Laukotea oholtza gainean abesten. (Javier Rial)

Larunbatean, 19:00etan hasiko da taldearen emanaldia, Baztartxon. Maxixatzeneko bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea dute bi sarrera bikoitzen zozketan parte hartzeko.

Larunbatean, abenduak 16, Golden Apple Quartet laukoteak emanaldia eskainiko du Baztartxo antzokian, 19:00etan hasita. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Zozketaren kodea 40 da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide