Anaitasunaren emakumeen taldeak galdu egin du Txerloian

Iraia Oteiza

Anaitasuna eta San Ignacio B taldeen arteko partidaren irudi bat. (Anaitasuna)

Mikel Barquerok zuzentzen duen taldeari ihes egin zion garaipenak atzo, zapatua, Txerloian jokatutako norgehiagokan. 0-1 galdu zuen taldeak Bilboko San Ignacio B taldearen aurka. Gizonen talde nagusiak, bestalde, atsedenaldia eduki du asteburu honetan.

Anaitasunaren emakumeen lehen taldeak ezin izan zuen garaipena eskuratu denboraldiko hamalaugarren neurketan. Atzo, larunbata, Txerloian jokatutako norgehiagokan, Bilboko San Ignacio taldea 0 eta 1 nagusitu zitzaien gorrixei.

Bi taldeek aukera garbiak izan bazituzten ere, atsedenaldira hutsean berdinduta iritsi ziren. Bigarren zatia hasi eta berehala heldu zen San Ignacioren gola, 48. minutuan. Hortik aurrera estutu egin zen partida gorrixentzat. 80. minutuan Kalarek sartutako gola baliogabetu egin zuen epaileak, jokalaria jokoz kanpo zegoela adierazita. Azken minutuetan gorrixek berdintzeko aukera gehiago izan bazituzten ere, ezin izan zuten garaitu talde bilbotarra. Azkenean, 0 eta 1 amaitu zen partida.

Anaitasunako gizonen lehen taldeak, bestalde, atsedena izan du aste honetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide