Zein da 'tuerra' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2023ko abenduaren 8a

Maxixatzenek, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'partza' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, 'tuerra' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Tuerra hitzak begibakarra esan nahi du. Adibidez, honela esan ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Gure anai gaztie tuerra geldiu zan begireko eman zixoben botike batekin".
  • Euskara batuan: "Gure anai gaztea begibakar gelditu zen begirako eman zioten botika baten ondorioz".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide