Gero eta gutxiago falta da Gabonak heltzeko, eta Azkoitiko Parrokiako Espetxe Pastoraltzako kideek dagoeneko heldu diote aurtengo material bilketaren kanpainari. Askotariko materiala biltzen egongo dira datorren astelehenean, abenduaren 11n, hasi eta hilaren 16ra bitartean, Kantzelean, 10:00etatik 12:00etara. Martuteneko presoek gehien behar duten materiala zein den adierazi dute kanpainaren antolatzaileek.
Honakoa da presoek beharrezkoak dituzten arropa zein bestelakoen zerrenda: barruko arropa berria, gizonezkoentzat kamiseta manga motzak eta galtzontzilloak, eta emakumezkoentzat bularretakoak eta kuleroak; txandal galtzak, kamisetak eta kirol jertseak gizonentzat zein emakumeentzat; bainurako txankletak (39-46 neurrien artekoak); kirol oinetakoak (39-46 neurrien artekoak); turroi bigunak; tabako gorria eta metxeroak; A motako zigiluak, gutun-azalak eta boligrafoak; eta azazkal-mozgailu txikiak.