Gizarte Zerbitzuei buruzko hitzaldia eskainiko du asteartean Iñaki Lasak

Ane Olaizola

Azkoitia Lagunkoiak udalarekin elkarlanean antolatu du hitzaldia datorren astearterako, eta Azkoitiko Udaleko Gizarte Ongizate saileko arduradun teknikoak eskainiko du saioa.

Azkoitia Lagunkoiak, udalarekin elkarlanean, beste hitzaldi bat antolatu du hilaren 12rako, asteartea. Oraingo honetan, Gizarte Zerbitzuak gertutik! izenpean arituko da Azkoitiko Udaleko Gizarte Ongizate saileko arduradun teknikoa den Iñaki Lasa. Gizarte Zerbitzuen nondik norakoez arituko da hura solasean, 18:00etatik aurrera, Elkargunean. Saioa irekia eta doakoa izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide