Itsas Salbamendu Humanitarioko eta Zaporeak elkarteko kideek hitz egingo dute astelehenean, abenduaren 11n, Caritasek antolatu duen solasaldian. Gizakia arriskuan? izenburu duela izango da solasaldia, 19:00etan, Azkoitiko Elkarguneko Intsausti aretoan.
Hitzaldi hori abenduaren 10eko Giza Eskubideen Nazioarteko Egunari lotuta antolatu dute. Honakoa adierazi du Caritasek: "Caritasen tonbolan aurten herritarrek egindako ekarpenari esker, hainbat talde diruz lagundu da. Horien artean, Aita Mari itsasontziaren arduraduna den Itsas Salbamendu Humanitarioa eta Zaporeak elkartea lagundu dira".
Asteleheneko hitzaldian, hain zuzen ere, bi elkarte horietako kideek hitz egingo dute Mediterraneoko egoera azaltzeko adierazi du Caritasek: "Zein da Mediterraneoaren egoera? Zer ari da gertatzen? Zer da ikusten ez duguna?".