Ignacio Arakistain organo jotzailearen kontzertuaz gozatzeko aukera izan zuten igande arratsaldean parrokiara joan zirenek, Edwar Elgar, Arnold Schönberg eta Jose Luis Frantzesenaren obrak entzuteko aukera izan baitzuten entzuleek.
Azkoitiko Cavaille-Coll organoaren 125. urteurreneko ospakizunei amaiera eman zien Arakistainek igandean, eta hark azken mende eta laurdenean Azkoitiak izan dituen organista titularrei eskainiko zien azken kontzertua, batez ere zeregin horretan 23 daramatzan Jose Luis Franzesenari.