The Electrics eta Figura 8 taldeek girotuko dute Matadeixe asteazkenean

Ane Olaizola 2023ko abe. 4a, 11:16

Bebarruko Jardunen barruan eskainiko dute zuzeneko bana bi taldeek, 22:30ean.

Matadero Ekintzaken udazkeneko Bebarruko Jardunek aurrera jarraitzen dute Matadeixen, eta asteazkenean bi emanaldiz gozatzeko aukera izango da hango aretoan, 22:30etik aurrera, The Electrics eta Figura 8 taldean zuzenean arituko baitira bertan. Sarrerak leihatilan salduko dituzte, zazpi eurotan.

Free jazz, inprobisazio eta soinu hedatuen musika nahasketa proposatzen du The Electrics taldeak, modu akustikoan. Taldeak 2000tik ari dira elkarlanean, Europako eta AEBetako 18 herrialdetako jaialdi eta klubetan kontzertuak ematen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide