Larunbatean, abenduaren 2an, Kanpora sartzen helduentzako antzezlana taularatuko du Txalo Produkzioak konpainiak Baztartxo antzokian, 19:00etan hasita. Maxixatzenek udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu emanaldi horretarako bazkideen artean.
Parte hartu dutenen artean zozketa egin ondoren, Iñigo Etxaniz Gartzia eta Aloña Juaristi Etxaniz bazkideek irabazi dituzte zapatuko antzezlana zuzenean ikusteko bina sarrera. Sarrera eskuratu ez dutenek, berriz, Entradium atarian eros dezakete, zortzi euroren truke.