Zein da 'partza' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2023ko abenduaren 1a

Maxixatzenek, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'koittaue' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, 'partza' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Partza hitzak bartza, zorriaren arrautza, esan nahi du. Adibidez, honela esan ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Partzak banan-banan kendu ber izeteie".
  • Euskara batuan: "Zorriaren arrautzak banan-banan kendu behar izaten dira".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide