San Andes eguneko ohiturari jarraituz, Kontzejupe pilota txapelketaren finalak jokatu zituzten atzo arratsaldean, Kontzejupean. Oteiza pilota elkartearen eskutik, dozenaka pilotari lehiatu dira kategoriaren arabera banatutako finaletan, eta eguraldiak lagundu ez zuen arren, giro polita nagusitu zela azaldu dute antolatzaileek. Ohi bezala, herritar ugari elkartu ziren frontoiaren bueltan. Partida estu eta lehiatuak jokatu zituzten elkarteko pilotariek, eta honako hauek izan ziren emaitzak:
BENJAMINAK B
🔴 16 Intza Orozko- Eiden Galarraga 🔵 11 Eritz Zabalera - Haize Aramendi BENJAMINAK A 🔴 13 Eneko Martija- Aietz Arizmendi 🔵 16 Ekain Aramendi- Lur Juaristi ALENINAK B 🔴 15 Aunitz Zaldua- Aitzol Garate 🔵 16 Mikel Azkune- Younes El Oualfi ALEBINAK A 🔴 16 Jakes Kortadi- Oihan Mendizabal 🔵 4 Aratz Orozko- Xanet Arana INFANTILAK 🔴 12 Erik Ariztegi- Ibai Etxeberria 🔵 18 Ibai Zamora- Pello Alkorta KADETEAK 🔴 19 Julen Etxaniz 🔵 22 Jon Arregi NAGUSIAK 🔴 22 Alex Juaristi - Alex Juaristi 🔵 16 Jon Oteiza- Lander Alberdi(Argazkiak: Azkoitiko Udala)