Bihar goizean ezin izango dira igerilekuak erabili, Eskola Kirola dela-eta

Ane Olaizola 2023ko abe. 1a, 09:30

09:00etatik 12:00etara artean, ez dira egongo erabilgarri igerilekuak, eta tarte horretan Azpeitiko igerilekuetara joateko aukera eman diete erabiltzaileei.

Eskola Kirolaren barruan, benjamin mailako kideek igeriketa froga izango dute bihar, larunbata, Elkarguneko igerilekuetan, eta ondorioz, 09:00etatik 12:00etara arte ezin izango dira erabili igerilekuak, Elkarguneak jakinarazi duenez. Kiroldegiak adierazi du Azkoitiko erabiltzaileek Azpeitiko igerilekuak erabil ditzaketela tarte horretan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide