Datorren asteburuan Vidas pasadas eta Boo Kwai eta museoaren lapurreta filmak ikusi ahal izango dira Baztartxo antzokian.
Igandean eta astelehenean izango dira film emanaldiak, larunbatean Kanpora sartzen antzezlana eskainiko dutelako Baztartxon. Hori hala, 17:00etan umeei zuzendutako Boo Kwai eta museoaren lapurreta euskarazko filma emango dute, eta 19:30ean, helduentzako Vidas pasadas. Hurrengo egunean ere —ikuslearen eguna— ere izango da film hori ikusteko aukera, 20:00etan.
Hemen bi filmen aurrerapen bideoak:
Boo Kwai eta museoaren lapurreta
Vidas pasadas