Erakusleiho Erakusketan izen-ematea datorren astera arte egin ahal izango da. Bihar ziren izen-ematea ixtekoak, baina antolatzaileek jakinarazi dute abenduaren 7ra arte luzatu dutela epea.
Azkoitiko Udalak eta Herrixen merkatari elkarteak Gabonetako Erakusleiho Erakusketa antolatu du aurten, merkataritza txikia sustatzeko eta kontsumitzaileen erosketa ohituretan eragiteko helburuarekin. Joan den urtera arte Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa antolatzen zuten, baina aurten, Herrixen elkarteak horrela eskatuta, erakusketa egingo dute lehiaketaren ordez.
Horrenbestez, abenduaren 7ra bitarte izango dute parte hartzaileek izena emateko aukera Herritarren Arreta Zerbitzuan, Herrixen elkartearen bulegoan (Kultur Etxeko lehenengo solairuan) edota herrixen@hotmail.com helbidera idatzita.
Abenduaren 23an, 13:30ean, aitortza ekitaldia egingo zaie parte hartuko duten saltokiei udaletxeko udalbatza aretoa